TESTIGANTZAK

Juan Goikoetxea Larburu, Juan Manuel Larburu eta Florentino Goikoetxearen ilobari eginiko elkarrizketa

Juan Manuel Larburu 1912ko abuztuaren 20an jaio zen Hernanin, Berakorta baserrian, eta zazpi neba arreben anai nagusia zen.

Juan Manuel Larbururen familiak ezer gutxi daki bere istorioaz. Familian jada inork ez daki zergatik alde egin zuen euskal herritik, edota nola amaitu zuen kontzentrazio esparru batean. Ez omen zuen afiliazio politikorik eta Gerrate Zibila eman zenean, Kataluniatik ibili zen eta bertan gorria izateagatik salatu zuten.

Juan Carlos Jimenez de Aberasturiren “El camino de la libertad. Florentino Goikoetxea y otros hernaniarras en la lucha contra el nazismo durante la II Guerra Mundial” liburuan esaten denaren arabera, naziek Juan Manuel Larburu Florentino Goikoetxearen Bidegain-Berri baserrian atxilotu zuten. Gehiago irakurri…

 

 


Anton Gandarias, Angel Lekuonaren ilobari eginiko elkarrizketa

Angel Lekuona Busturian jaio zen, Apres baserrian, 1913ko Martxoaren 1ean. Hamaika neba-arrebaren anaia nagusia zen.

Hamabost bat urterekin itsasora joan zen lanean eta soldadutza egitera bueltatu zen Ferrolera.

Gerra Zibila hasi zenean, Busturiako lagun batzuekin Bartzelonara ihes egitea erabaki zuen, bertatik Frantziara igarotzeko asmoz. 1940an, Portbou-etik Frantziara pasatu zen; bertan, ikatzaren eraikuntzan lan egin omen zuen. Lan klandestinoetan ere ibili zen, erosotasun gehiagoz bizi ahal izateko. Gehiago irakurri…

 

Arritxu Uranga Zubizarretarekin elkarrizketa, Tomás Zubizarretaren iloba

Tomas Zubizarreta Zumaian jaio zen 1907ko apirilaren 15ean. Lau anaietatik bigarrena izan zen (Jose, Tomas, Rafaela eta Hilario). Euskaditik alde egin zuen Gerra Zibilean, bere ideologia komunista zela-eta. Mitinak ere eman zituen Espainian komunismoa aldarrikatzeko.

Hogei urte zituela apenas, bere familia eta herria utzi zituen. Preso egon zen Frantzian, eta espetxealdi horren ondoren gertatutakoaz ezer gutxi daki familiak, 1945an Bergen hiriko kontzentrazio-esparruan hil zela izan ezik. Gehiago irakurri…

 


María Luisa Guesalagarekin elkarrizketa, María Juana Guesalagaren iloba

Maria Juana Guesalaga Zarautzen jaio zen 1907ko abenduaren 3an. 1931ko urriaren 15ean Jose Miguel Beguiristainekin ezkondu zen. Tolosan jaioa zen Beguiristain, zapataria eta Alderdi Komunistan afiliatua. Gerra Zibilean militante aktiboa izan zen eta UGTn ere afiliatuta egon zen 1936ko maiatzaren 1etik aurrera, haren batailoietako batean ibili zen eta Katalunian Madrilgo euskal batailoietan teniente izan zen.

Fronte errepublikar nagusiak erori ondoren, bikoteak Frantziara ihes egin behar izan zuen 1939an eta Bordelen erbesteratu ziren, aurretik Le Barcarès eta Gurs esparruetatik igarota. 
Gehiago irakurri…

 

 


Antonio Priorekin elkarrizketa, Julián Prioren iloba

Julian Marco Prior Donostian jaio zen 1902ko otsailaren 17an. Gerra Zibila lehertu zenean, Fronte Popularrean izena eman zuen eta han egin zuen borroka, erori arte. Orduan, Frantziako Erresistentzian sartu zen.

Nazien armadak atxilotu zuen, 1944ko maiatzaren 21ean Compiègne-ko espetxera bidali zuten eta handik lau egunetara Neuengamme kontzentrazio-esparrura bidali zuten.

Datu-baseen arabera, askatu egin zuten, baina ez dago askatu zuteneko datarik. Julian Prior ilobaren esanetan, kontzentrazio-esparrutik ihes egin zuen erresistentziako komando baten laguntzari esker. Gehiago irakurri…


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


dos − 2 =